Herio
Manage episode 461833688 series 3568527
-Herio-
Ohh garraxiak... ohh oinazea...
ohh sua nonnahi... ohh... izerditan, esnatu naiz...
Gaur ere amets bera... hegan naiz su laino artean,
jainkoen haserrea... sarraskia...
Hotzikara bat beldurra, bihotza lehertzear,
min hau esnatzen didan amets bera...
errepikatuz beti... beti...
Zulo beltz honetan, ezinaren lurretan,
neure barneko beroa, min sakon hau hazten doa...
Aspaldi hil ninduten, nintzen guztia kendu zidaten,
ta belztasunera bota, bakardadean itota...
Hil nadin... ezin dut gehiago
Zin dagit... ezin dut…
HIL NADIN ORAIN, ORAINTXE HIL NAHI NUKE,
MIN HANDI HORI DESAGERTARAZIZ,
ZIN DAGIT ORAIN, GAUR AMAITU NAHI NUKE,
MIN HANDI HORI, AMAI DEDIN...
Amai bedi... min handi hori... amai bedi...
Bedi...
...
Sen bat, sentimen berezi bat,
bero bat barrenean, ezegonkortasun bat,
sumina, dardara, gorrotoa,
nahia eta ezina, sen bat mendeku bila,
gupida gabe...
Jainkoen negarra, suzko euri ikaragarriena,
zeruen ahala, zeurea da...
Ahalmena, ekaitzaren arnasa,
begi haien dizdira zara.
JAINKOEN SUMIN, ASEEZINA,
SUAREN PRINTZE, BOTERETSUA...
Barruak eztanda egin dizu,
izaki miragarri bat sortuz,
egi bihurtuaz ametsa,
Mila mendeku, mila sarraski,
izan behar dena izan bedi,
ta ordain beza bakoitzak bere zorra...
Ametsa, ametsa egi bihurtu da...
mendekua dastatuaz mendeetan...
eternitatean...
32 حلقات