Argia عمومي
[search 0]
أكثر
تنزيل التطبيق!
show episodes
 
Artwork

1
ARGIA

ARGIA

Unsubscribe
Unsubscribe
أسبوعيا+
 
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
  continue reading
 
Loading …
show series
 
Uztailean jakin genuenez, 5.000 lagunentzako zirku erromatar baten aztarnak aurkitu dituzte Iruña-Veleian. Arabako aztarnategi arkeologikoaren ondoan 280 metro luze eta 72 metro zabal dituen egitura ezkutatzen da soroen azpian eta dronen bidezko kartografia teknikak erabiliz topatu zuen Arkikus enpresak. Albiste honek zirkuaz hitz egiteko aitzakia …
  continue reading
 
Joan den astean New York hiriak 400 urte bete zituela esan genuen, eta aste honetan mendeurrena ospatzen ari den beste herri bat izango dugu hizpide. New York baino txikixeagoa eta gertuago geratzen zaiguna, baina garrantzia historiko handikoa. Eta AEB-etako hiria baino hiru mende zaharragoa.بقلم ARGIA
  continue reading
 
BTN ez dela bertsolaritzari buruzko podcasta diogu, baina gaur lizentzia txiki bat hartu, eta bertsolari bat gonbidatu dugu gurera: Onintza Enbeita Maguregi. Baina lasai, ez dugu bertsoaz, errimez edo teknikaz hitz egingo; bertso munduan, plazetan, bertsolari ofizioan irauteaz baizik. Norbaitek eutsi badio, norbaitek mundu horretan bere lekua egin …
  continue reading
 
Urteurren batekin gatoz gaurkoan: New York hiriak 400 urte bete ditu aurten. Kolono herbeheretarrek ofizialki 1624 urtean fundatu zuten kolonia bat egungo New Yorken, ordurako han urte batzuk bazeramatzaten arren. Hasieran Nieuw Amsterdam deitu zioten, eta 1664an, ingelesek kontrolpean hartu zutenean, jarri zioten orain duen izena: New York.…
  continue reading
 
Oporrak amaitu eta lanera itzuli gara gutako asko, eta askok lanera bueltan “esklabo” sentitzen direla diote. Hitz horri tiraka ihes egindako eta askatasuna lortutako esklaboen istorio batzuk bildu ditugu ikasturteari ekiteko, zehazki AEBetako hegoaldeko plantazioetatik ihes egindako esklaboen istorioak.…
  continue reading
 
Saio berezi batekin eman diogu hasiera ikasturteari; Berritxuko kontainerrean, gaztetxe ere deituan, grabatu dugu zuzenean, eta oso osorik, zentsurarik gabe, duzue entzungai. Herriko gonbidatu bereziak, publikoaren ekarpenak, euskalki arazoak, fitxaje berriak... errepikatzeko modukoa izan da, zalantzarik gabe. Beraz, badakizue: deitu, eta joango ga…
  continue reading
 
Zenbaitek pentsatuko duzue animaliei buruzko podcasta bihurtu dela BTN, eta ez. Lehen ere aritu izan gara animaliei buruz, baina orain ustezko pertsona eta animalien arteko antzekotasunak argi eta garbi azaleratu nahi ditugu. Nor ez da sentitzen adarbakar, edo ardi beltz, talde handi batean? Edo bizitzan ezarritako normatik kanpo dabilenean? Eta ez…
  continue reading
 
Frida Kahlo eta León Trotski maitaleak izan zirela esanaz hasi dugu aste honetako saioa, eta Hitler bermudak jantzita Copacabanan giri bat bezala irudikatzen jarraitu dugu... Hortik aurrerakoa, imajina dezakezue! Saio amaieran jarri dugun kanta: GALA - 'Freed from Desire' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat,…
  continue reading
 
Bizizale bat beste batengatik aldatu dugu gaur, Kevinen faltan, Tor bueltan da. Gaiak, berriz, ezin aktualagoak: zezenak Donostian, sukaldari fatxak, Lekitxo eta Ondarruren arteko 'beefa', Andres Calamaro eta Fermin Muguruza, Maduroren Jesukristo... Bat ez bada bestea interesatuko zaizu, ziur. Saio amaieran jarri dugun kanta: "MAKILA" Endika Lahain…
  continue reading
 
Udako bigarren saioa, urtaro honetako beste elementu garrantzitsu baten inguruan: txankletak. Ekainean txankletak jantzi eta urrira arte kentzen ez dituzten horietakoa zara? Eta zer diozu sandaliak eta galtzerdiak konbinatzeaz? Ez zuen ematen, baina badu haria gai honek.بقلم ARGIA
  continue reading
 
EHZ festibalean egin dugu uda aurreko azken saioa. Oihana Arana, Haizea Arana eta Aner Euzkitzeren gidaritzan, luxuzko bi gonbidatu izan ziren gurean. Lehenbiziko oren erdian, Kattina Haran EHZko antolatzailea. Festibalaren filosofiaz, antolakuntzaz, ibilbideaz eta taldean darabiltzaten gogoetei buruz hitz egin genuen berarekin. Ondoren, arratsalde…
  continue reading
 
Irakurtzen al dute –eta irakurritakoa ongi ulertzen al dute– haur eta gazteek? Eta helduok? Eskolan zein tarte eskaintzen zaio irakurketari eta literaturari? Nola prestatzen da ikasleei eskaintzen zaien liburu zerrenda eta nolako liburutegiak dituzte ikastetxeek, baldin eta liburutegia badute? Motxila bete galdera, mahaiaren bueltan hiru solaskide …
  continue reading
 
Luxua gaitzat hartu eta Elena Uriz aktore iruindarra gonbidatu dugu aste honetan. Irati pelikulan Luxa pertsonaia gorpuztu zuen Urizek, baina bere aktore ibilbidea 1984an hasi zen Tasio filmarekin. Gaur egun bizitza pribilegiatua duela kontatu digu eta horregatik nahi izan dugu berarekin luxuaz hitz egin: zer da luxuzko bizitza edo bizitza pribileg…
  continue reading
 
Jon Ruiz de Egino baratzezaina da, Eskubaratz proiektuko kidea. Eta Aitziber Plazaola dendaria, Ereindajan kooperatibako kidea. Beste hainbat kiderekin, Bergarako elikadura mahaian parte hartu dute. Bertan aztertu dute herriko azoka nola biziberritu eta saio honetan mintzo dira azoken egoeraz, erosleen profilaz, jendea erakartzeko egin dituzten ald…
  continue reading
 
Ekainean gaude, LGBT+ harrotasunaren hilabetean; iaz, garai honetan, Silvia Rivera protagonistatzat hartu eta 'T' letraz aritu ginen, komunitatearen barruko talde zaurgarri eta baztertuenaz. Gaur ortzadarraren beste muturrera joango gara, 'G' hizkia hartuta, nolabait ere talde “pribilegiatuenaz” hitz egingo dugu, gizonezko zis bat aitzakia hartuta:…
  continue reading
 
Elikadura burujabetza helburu duen bidaian, zaila da gure pleteretara iristen den elikagaiaren jatorria zein den jakitea. Gaurkoan, eskoletako jantokietako elikadura eredua daukagu hizketagai, jantokiak badira eta leku interesgarriak elikadura burujabetzaren inguruan hausnartzeko. Horretarako, Lurdes Imaz eta Eneko Viñuela gonbidau ditugu gurera, G…
  continue reading
 
Burbuilak mota askotakoak izan daitezke: errealitatek ihes egiteko horietakoak, gaseosarenak, edo ekonomikoak. Aste honetan azken horietan geratu gara, eta burbuila espekulatiboez eta tulipanez hitz egin digu Nagore Irazustabarrenak. Zer zerikusi du batak bestearekin? Entzun saioa eta ulertuko duzue.…
  continue reading
 
Ziburuko bosgarren Liburu eta Disko Azokan egon gara Yolanda Arrieta eta Bea Salaberri idazleekin. Lehen aldiz gure platotik kanpo, Ziburuko plazan muntatu duten euskara hutsezko karparen azpian aritu gara erakusleihoez, jendaurrean agertzeaz, gorputza jartzearen aje eta aukerez, eta beste kontu askoz. Baita Ziburura labetik atera berri ekarri ditu…
  continue reading
 
Manuela Jauregik olagarroa eta eguneko arraina harrapatzen ditu Manuela itsasontzian, eta Getarian saltzen du. Mattin Jauregirekin mintzatu da olagarroa gutxitzen ari dela, itsasoan aldaketa handiak nabari dituela, errelebo faltaz eta arrantzako lan ezberdinez.بقلم ARGIA
  continue reading
 
Aktualitateari estuki lotutako saioa garenez, Aita Santuaren azken irristaldiak eman digu zer esana; elizan 'marikoikeria' gehiegi dagoela dio, eta gure galdera: zenbat da gehiegi? Eta galdera horretatik abiatuta, filosofoen prentsa arrosa egiten amaitu dugu: nor liatu zen norekin? Eta hortik, gurasotasunera, harreman itxi edo irekietara eta heriot…
  continue reading
 
Egunen batean historia izango da gaur aktualitate dena, eta palestinarren historian, beste behin, urte gogorra izango da 2024a. Baina azken 75 urteak izan dira gogorrak herri honentzat. Gehiegikeria honi iskin egin ezinda, Israel Gazan egiten ari den genozidioari begira jarri gara gaur, eta hiru hitz oinarri hartuta Palestinaren historiari errepaso…
  continue reading
 
Egonarria saioan askotan atera da laborantza ereduen arteko talka, laborantza industriala dela goiko erakundeetatik bultzatzen dena eta aldiz, agroekologia dela Euskal Herriko laborari txiki askok eusten dutena eta etorkizun modura ikusten dutena. Saio bat Europari eskaintzea pentsatu dugu, bertan zer egosten den ulertzeko. Gaurkoan, Iker Elosegi g…
  continue reading
 
Galdera potoloekin gatoz aste honetan: zer da estetika? Nola pertzibitu dezakegu estetika ikusmena ez den gainerako zentzumenekin? Edertasuna existitzen al da objektiboki? Zer da ederra guretzat? Galdera filosofiko asko eta gonbidatu ezin hobea gure artean denei erantzuten ahalegintzeko: Ane Berriotxoa, bideoklipen munduan buru belarri dabilen arga…
  continue reading
 
Gipuzkoako Zaldibia herrian hasi zen dena, bai. Herriko ikastetxe bakarrean ‘Euskara eta kulturartekotasuna udalerri euskaldunetan’ egitasmoa jarri zuten abian, gero herri osora hedatuko zena. Tarte txikian beste hemeretzi herritara zabaldu da proiektua. Neurri handi batean elkarri bizkarra emanda bizi izan diren gurasoak, autoktono euskaldunak eta…
  continue reading
 
Hitz egin dugu baratze inguruko intsektuez. Ura premiazkoa da elikagaiak sortzeko, eta proiektu asko dira erreken inguruan martxan jartzen direnak. Eta baita ere elikagai bila erreketara arrantzara joaten direnak. Gaur erreketako biziari begiratuko diogu. Biologian katedraduna, Ibaien Ekologia taldeko kidea eta Unibertsitateko irakaslea, Arturo Elo…
  continue reading
 
Eusko Jaurlaritzako zortzigarren lehendakaria aukeratu berri dugu eta gure lehendakarien zerrenda ere luzatzen ari da. Batzuk gustura egongo dira hauteka hauekin, eta beste batzuk ez horrenbeste. Baiina horiei esan nahi diegu, okerrago ere izan zitekeela, eta horretarako, AEBetako presidenteen zerrendari begiratzea besterik ez dago.…
  continue reading
 
Izarren faltan, Torner bueltatu zaigu aste honetan, erabat aldatuta eta ia ez dugu ezagutu ere egin. Hilabete hauetako meditazioaren ondoren hiru inflexio puntutan laburtu du azkenaldiko egoera politikoa: Pradales, Kataluniakoa eta Sarasua. Guk bat gehitu diogu gai ordenari: Eurovision eta Israelen parte hartzea. Saio amaieran jarri dugun kanta: J …
  continue reading
 
Amets Ladislao Kuban egon berri da bertako laborantza eredua eta elikadura sistema ezagutzen. Blokeoa dela eta, Sobiet Batasuna (SESB) erori zenean pestizida eta ongarri kimikorik gabe geratu zen Karibeko irla, eta kimiko horien ondorioz, lur oso pobretuarekin. Nola elikatu herria? Hori izan du Kubak iraultza osteko erronka handienetako bat eta ezi…
  continue reading
 
Joan den larunbatean, maiatzaren 11n, ospatu dute Eurovision abesti lehiaketaren 68. edizioa. Isarelek 42. aldiz parte hartzeko aukera izan du aurten, eta Euskal Herriak, ohiko legez, ez du parte hartzerik izan. Baina inoiz parte hartu ez arren, era batera edo bestera presentzia izan du abesti leihaketan eta gaur hori errepasatu dugu.…
  continue reading
 
Sexilioaz hitz egitea erabaki dugu aste honetako saioan. LGTBI kolektiboko pertsonek euren herrietatik hiri handiagoetara, askatasun eta tolerantzia bila egiten duten mugimenduari deitzen zaio sexilioa, Pikara Magazine hedabidearen arabera. Baina beste gaiekin bezala, ertz asko topatu dizkiogu honi ere; pertsona adina bizipen eta sexilio daudelako,…
  continue reading
 
Amillubik "Lurra taupaka" festa egingo du maiatzaren 11n. Urola ibaiaren meandroan kokatuta dauden Zestoako baserri eta lur horietan izan da Mattin Jauregi, bertan martxan jartzen ari diren proiektu kolektiboa ezagutzen. Ane Aranburu eta Miryan Imazek azaldu dute proiektua zertan den eta herritarrek nola egin dezaketen beraien diru ekarpena www.ami…
  continue reading
 
Star Wars filmen eguna izan berri da maiatzaren 4an; laster 50 urte beteko ditu sagak; eta hori gutxi balitz, podcast honetako bi ahotsak Star Warsen jarraitzaileak dira. Beraz, ez genuen aitzakia handirik behar filmak fenomeno historiko kontsideratu eta barneko frikiak kanpora ateratzeko. Indarra zuekin bego, entzuleok!…
  continue reading
 
Gaurko sendabelarra txikori-belarra(Taraxacum officinale) da. Zer esan eta zer azaldu handia ematen digun sendabelar xumea ekarri dugu gaurkoan eta hurrena II eta III atalak egiteko asmoa daukagu. Sustrai, hosto eta lore dena du baliagarria eta printzipio aktiboz betea da. Hosto lehorrekin egindako infusioa garbikari bikaina da udaberrian hartzeko.…
  continue reading
 
Ez badakizue... habemus lehendakari berria. Aldaketa lehendakaritzan, ezer alda ez dadin. Sorioneku gu! Eskerrak Sarasuak gatza eta piperra jartzen dizkion gauzari, euskal txiolarien bizitza hain aspergarria izan ez dadin. Ammm eta ez ahaztu: bollera bazara, idi parea gustatu behar zaizula ondorioztatu dugu. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. …
  continue reading
 
Erdi Aroaren defentsa egin digu aste honetan Nagore Irazustabarrenak. Mila urteko aro iluna, Antzinaro klasiko distiratsutik berpizkundera bitarteko etena, zientziaren eta kulturaren itzalaldi luzea, izurriteen garaia, aro zikina… hori da Erdi Aroaz saldu diguten irudia, baina horrela izan al zen?بقلم ARGIA
  continue reading
 
Erabaki hitza entzute hutsak beldurtzen dituenak daude; erabakiak denbora errekorrean hartzeko gaitasuna dutenak; guk hartzen ditugun erabakiak existitzen dira, eta baita hartzen gaituzten erabakiak ere; inertzia goitizena dutenak, zein atzera bueltarik gabekoak. Bertsolaritza albora utzi eta rapera jauzi egitea hautatu zuen Odei Barrosok, eta hari…
  continue reading
 
Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi gaituen mundua eta geopolitika ulertzeko. Gerra Hotzak bonba atomikoa iz…
  continue reading
 
Tomateaz tesia egina du Marta Barba-k eta Egonarria saioan Elirekin elkarrizketan azaldu du zer den hidroponia teknika. Bere hitzetan, gakoa da aztertzea "noiz eta zergatik" sartu zen hidroponia Euskal Herrian: "Lur arazoak daudelako. Eta lur arazoak daude monolaborantzaren ondorioz". Urte osoan tomatea jan beharraren logikari buruz aritu dira, eta…
  continue reading
 
Gaurko sendabelarra horma-belarra, pareta-belarra, txarrangilla edo odol-belarra (Parietaria judaica) izenez ezagutzen da eta une hauetan erruz daukagu gure herri zein hirietako horma eta hormigoi arteko zirriztuetan. Gibela garbitzeko erabili izan da baina diuretiko bezala ere bai; gaur egungo gizartearen gaitzei erreparatuta oso beharrezkoa dugul…
  continue reading
 
Aktualitateri estuki loturi saioa da gurea, eta nola ez, hauteskundeei eskaini diegu saioaren zatirik handiena, Beranduegiren inkesta analisi politiko propioekin. Antzerkiak ere izan du lekurik, Kevin Otxandianorena egiten eta Axi Bretos kazetariarena: nola erantzungo zenioke ETA talde terrorista bat al da galderari? Baina politika soilik ez, Athle…
  continue reading
 
Loading …

دليل مرجعي سريع